Umandi'ren iztegia

aurkezpena

Ene baitan gogo-iztegiaren asmoa Olabide┬┤ta┼Ľ E┼Ľaimunda josulagunaren lan sakon bat irakurtzean sortu ta amitu zan. Ain zuzen 1.918ko urtean Oñati┬┤n egin ziran Euzko-Ikaskuntzetan arek eman zuan ikasketa ede┼Ľean. An ez da zeatzez aipatzen gogo-iztegiaren asmsoa, baña asmoaren ayerua agertzen da argi, ta ba-dirudi berea izan zala, asmo ori. Apika o┼Ľi buruzko zerbait asita edo zeukala, baña oso zala guretzat ori egiztatze. PH. Aranart et P. Lafittek ere zertxobait egin zuten: "Les mots basques group├ęs d`apr├ęs le sens" berne idaztiñoa argitaratzean, baña gauza oso txikia izan zan.

Dana dala asmoa mamitu bezin laste┼Ľ ori egiteko lanean asi giñan bereala.

Zer da Asmo-Iztegia edo Umandi┬┤ren Iztegia?

Itz gutxitan: Beste abedezko iztegietan, iztegi a┼Ľuntetan ezagutzen dan itzetik ezagutzen ez dan asmora joaten da; gogo-iztegietan itz guztiak dagoz, baña zearo nastuta; o┼Ľengatik eziña edo oso sala da itz oyen artean bea┼Ľ dana bilatzea. Alakotz, bide bat aurkitu bea┼Ľ da, itz egokiraño eltzeko; ta bide ori gogo-iztegiak erakusten du.

Iztegi a┼Ľuntetan, Olabide┬┤k ziñoen bezela, itzetik asmora joaten da; itz batez zeatzez zer esan nai duen jakiteko, iztegia begiratzea naikoa da, bertan zabalago ala estuado aurkitzen dalako.

Asmo-iztegian, Olabide ere mintzo, aitzitik jokatzen da, asmotik itzera joatean. Ori asmo-iztegi guziek ematen dutena.

Asmo-Iztegia-ren ga┼Ľantzia

Baña guretzat, euzkal-asmo-iztegiak geyago eemango digu. Euzkera, orain arte, ikastola ta ikastetxeetan ikasteko erabilia izan eztalako, itz-bilduma oroko┼Ľaren itzak asko zokoratutik geratu zaizkigu, ta itztegi-a┼Ľuntetan jasoak izana┼Ľen, oso zala da bertan aurkitzea, ain zuzen ezagutzen eztiralako.

Osterantzean, asmo-iztegian, asmo baten itz bat ezagutu ezkero, itz o┼Ľen aldamenean asmo berberari, itz guzietan ala geyenetan bederen, dagozkion beste itzak aurki ditezke, ta, idazleak batez ere, e┼Ľaz auta ditzake bea┼Ľak edo egokiak zaizkion beste asko.

Aipatutako bideetan euzkera erabili eztalako, geyenetan eztira ezagutzen oldozpenak egokiro adierazteko itz bereziak, norberak darabilen itz-bilduma oso motza geratzen dalako; ta asmo-iztegiaren bitartez itz-bilduma ori guziz zabal diteke, euzkeraren almenak o┼Ľela edatzean; eta gure izkuntza gero ta geyago erabiltzeko e┼Ľaztasuna, aundiagoa egingo zaigularik.

O┼Ľ dugu, bada, euzkerari berberari asmo-iztegiak eman dizaioken bide zabal-zabala; o┼Ľ ere idazleari eskeiñi dakioken laguntza ede┼Ľa beste edonori nolako uzta, ortiz jaso al-izango duguna?; ezin, noski, au┼Ľetik ori jakitea; sumatu bai, ala ere, oso u┼Ľutira joan al-izango gerala, gure gogo-lantzean indartsuago eta aberatsago elburuak burutzean.

Ari-arian, erabilian eda diteke izkuntza, edozein izkuntza, gayari ta gogoari egokiak zaizkien bide guzietan barna; orixe euzkeraz egin egin bea┼Ľ duguna, ortarako bide on eta zabalenak bilatzean, edatze o┼Ľi alik eta e┼Ľaztasun aundiena eskeintzeko, erabiltzearena izateko onuraga┼Ľiena.

Nola zabalduko zaigu erabiltze ori?; euzkeraren elizti-egitura osoa ongienik jakitean, bere almen guziak ustiatzean eta guzion itz-bildumak gero ta aberatsago egitean; iruga┼Ľen elburu ortarako, bi iztegi-mota zaizkigu bea┼Ľak; lenengoa, euzkal-iztegi oroko┼Ľa, oso-osorik euzkeraz egiña, ta o┼Ľen u┼Ľeng asmo-iztegia.

Biga┼Ľena ongienik tajutu al-izteko, laguntza aundia izango litzake lenengoa buruturik eukitzea; eztugu ori egiña, jakin ere eztakigu noizko izango dugun, eta o┼Ľengatik ezin o┼Ľen zai egon beste iztegia egiten asteko; apika, o┼Ľela egin bea┼Ľ dalako, biga┼Ľena izango zaigu lenengoarentzako laguntza.

Asmo ortaz, gogo ortaz, asi giñan lan ortarako lendabiziko u┼Ľatsak ematen eta lan guzian barna eu┼Ľeratu gera, eten gabe ta isituki, euskerarentzat laguntza egokia emango geniolakoan.


 Izkuntza:
Euskara   Gaztelania
 Billaketa:
 
 Adibidez: aita, begi, esne...

 Itza bakarrik:
Bai   Ez
 Maillak:
 
 Iturria:
 
 Maillakatu: